Gaur egun, askotan, eguneroko bizitzan eskoletatik kanpo
ikasten ditugun jakintzei ez diegu garrantzi askorik ematen. Pentsatzen dugu,
liburuetatik kanpo edo irakasleek erakusten diguten jakintzetatik kanpo dauden
ikaskuntzak ez dutela askorik balio gure bizitzarako, eta askotan, jakintza
hauetako asko gutxiesten ditugu arlo akademikoetan ez erabiliz. Hau garbi
ikusten da egin diren ikerketa batzuetan: irakasle batzuek arlo akademikoaren
barruan ikasten zituzten gauzak kanpora eramaten zituzten, baina ez zituzten kanpoan
ikasitako jakintzak institutuan erabiltzen.
Hau ordea, ez zen horrela izan beharko, adibidez, musika instrumentu bat jotzen
ikastean bezala: batzuk musika eskolan hasiko dira ikasten hau nola jo, beste
batzuk etxean beraien kabuz edo lagun batek erakutsita era informal batean.
Azkenean, era batera edo bestera, bi kasuetan instrumentua jotzen ikasten duzu
eta hauetako ikasteko modu bat ez da bestea baino gutxiago, biak dira oso
baliagarriak nahiz eta ez izan berdinak. Hau guztiagatik, oso
garrantzitsua litzateke gure ikaskuntzak lotzea, horrela elkarren osagarri
izanez eta gure eginbeharrak hobeto burutzeko erabiliz.
Irakasgai honetako ikerketa tailer honetan, gai hau jorratuko dugu. Oso
interesgarria iruditzen zait, gaur egun askotan gertatzen zaigun zerbait delako
eta ez baikara konturatzen. Gainera, alde positibo asko dituela iruditzen zait,
azken finean eguneroko bizitzan askotan erabiliko dugun ekintza bat delako
ikaskuntzak lotzea eta oraindik gehiago irakaskuntzan jardun behar badugu.
Bestalde, esan beharra daukat beldur pixka bat ere ematen didala, ez dakidalako
nola izango den edo zer egingo dugun, eta horrek beti ematen du urduritasun
puntu bat. Nire ustez, bizitzan zehar ikasitako ikaskuntza desberdinak nola
ikasten ditugun eta nola lotzen ditugun beraien artean bata besteak osatuz
aztertuko dugula, baina ez nago ziur.
Tailer hau, erronka bat iruditzen zait, denok ez ditugunez ikaskuntza eta
esperientzia berdinak, gaia pixka bat abstraktua eta nahiko orokorra iruditzen
zaidalako.
Hasteko, irakasleak kartografia bat egitea proposatu digu:
gure ikaskuntza prozesuak azaltzen dituen zerbait sortzea. Kartografia honetan,
gure ikaskuntza prozesu nagusienetakoen ebidentzia batzuk bildu behar ditugu.
Ebidentzia hauek gure ikaskuntza hori islatzen duen edozer gauza izan daitezke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario