Ikerketa tailer hau aurrera eramateko, irakasleak gure
ikaskuntzaren kartografia bat egiteko esan zigun. Horretarako, gure ikaskuntza
esperientzien ebidentziak jaso behar genituen. Nik ebidentzia hauek argazki
eran jaso nituen: nire bizitzan zehar nola ikasten dudan gogorarazten zidaten
argazkiak bildu nituen. Hasiera batean pentsatu nuen nire ikaskuntza
esperientzia gogorarazten zidaten objektu edo lekuei argazkiak ateratzea, baina
ondoren hobeto pentsatu eta nahiago izan nuen nire ikaskuntza esperientzien
momentuak irudikatzen zituzten argazkiak biltzea, azken finean momentuetan
ikasten baitugu.
Ebidentzia horiek sortzea erraza izan zen, baina aldi berean zaila ere bai,
argazki asko bainituen eta denek gogorarazten baitzidaten ikaskuntza
esperientziaren bat. Hala ere, azkenean argazki batzuk aukeratu nituen, eta
aukeratutako argazki bakoitzak ikaskuntza esperientzia multzo batzuk
islatzen dituzte. Amaitzeko, argazkiak errebelatu nituen ondoren kartografia
kartulinan egitea erabaki nuelako. Hau guztiaz aparte, momentuez gain, bizitzan
zehar ikaskuntza esperientzietan erabili nituen beste hainbat objekturekin
dekoratzea ere erabaki nuen: pinotxozko papera, koaderno orriak…
Datuak jasotzearen ikerketa fase honetan murgilduz, momenturo gauza asko ikasten ditugula ohartu naiz, eta gainera gehienetan oharkabean ikasten dugula.
No hay comentarios:
Publicar un comentario